San Adrian. Aranzadi bilduma

10.00

Versión digital: http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/san_adrian.pdf

Euskal Herriko paisaia naturala gizakiak hartu du bere osotasunean, San Adrian igarobidea kasu. Eremu honetan hala ere, giza aztarnen eta naturaren arteko oreka mantendu da. Bidearen muinean istorio, usadio eta pertsonaia ugari aurki daitezke. Badirudi bertan denbora eten dela eta bere bakardadearen baitan artaldeen hotsak, Aizkorrira igotzen diren mendizaleak, Ternuatik balearen olioa daramaten mandazainen mando talde amaigabeak, muga irabazi nahi duten soldaduak, Gaztelatik ekarritako garia zeramaten kontrabandistak eta neguaren bukaeraren zain dauden Mikeleteak entzun daitezkela…San Adriango bideak hura zeharkatu zuten gizonemakumeen historia gorde du, kontinentea penintsularekin konektatu zuten horien historia, alegia.