Solstizioen inguruko ospakizunak Nafarroako zenbait hizkeratan emanak

15.00

Liburu honek udarako eta neguko solstizioen bueltan Nafarroan eman izan diren jai eta erritualen kontakizun sorta bat biltzen du, honakoek tradizioan, herri erlijiotasunean, etnografian nahiz folklorean utzi dituzten aztarnak jasotzeko asmoz. Honetarako, XX. mendeko laurogeigarren hamarkadan lurralde guztian zehar jasotako testigantzen transkribapenez baliatzen da. Hala ere, liburu honen gakoa berriemaileen mintzoan dago; izan ere, pertsona hauetako asko egun euskara desagertua dagoen eremukoak baitira.