Sold out

Gure Basoak

20.00

Mendi-gida honek Gipuzkoako basoen eta basoko landareen informazio ugari du. Mendiko gidetan ohikoa ez den arren, garrantzia bera eman diegu landareei eta basoei; izan ere, landareak ez dira era isolatuan hazten, eta beraz, landare horien testuinguruan -basoan- ere jarri dugu azpimarra. Horrela, irakurleak Gipuzkoako landareak identifikatzen ikasteaz gain, bertako baso-paisaiak interpretatzen ere ikasiko du.
Liburu honekin, sorreran parte hartu dugunon ametsa egia bilakatu da. Gure basoak altxor sentitzen ditugu eta orain, liburu hau zure altxorra ere bada.
Basoak zuk ere zeure sentitu nahi badituzu eskuratu bigarren argitaraldia hemen eta etxera bidaliko dizugu.
Basoan ikusiko dugu elkar!